Báthory leinuaren aholkularia eta kalbindar sutsua, Habsburgotar katolikoen aurka borrokatu zen. Hajduk edo lapur ongileen buruzagia, Hungariako Sortaldeko nagusi bihurtu zen, eta 1605ean Hungaria eta Transilvaniako printze izendatu zuten. Enperadoreak burujabetasuna eman behar izan zion Transilvaniari 1606an, eta nolabaiteko autonomia eman zion Hungariari, protestante-gurtzarena adibidez. Bocksayk germaniarren eta otomandarren arteko baketzean hartu zuen parte, eta garrantzi handiko neurri sozialak hartu zituen laborarien alde. Hil zenean, enperadorea pozoitu egin zuela-eta, hartu eta bertan garbitu zuen herriak Mihály Káthay kantzilerra.